Zerbitzuak

Gobiernu Irekia eta partaidetza Udaletan, Aldundietan, gizarte-erakundeetan, enpresetan…

Zerbitzuak

Gobiernu Irekia, partaidetza eta teknologia berriak. Bezeroei zerbitzu integral bat eskaintzen diegu Gobernu Ireki eta partaidetzaren arloan. Aholkularitza, kontseilatzea, laguntza eta prestakuntza ematen dizkiegu azken tresna teknologikoak erabiliz. Gure zerbitzuak bezero bakoitzaren berariazko beharren arabera moldatu eta ad hoc motako produktuak sortzen ditugu.

Zure esku jartzen dugu zure beharretara egokitutako  zerbitzu-konbinazio orekatu, koordinatu eta neurriko bat, ondorengoak ahalbidetuko dizkizuna:

  • Berrikuntza demokratikoaren inguruko esperientziak garatzea egunero aritzen zaren Administrazio Publikoan.

  • Zure kudeaketan txertatzea Gobernu Irekiaren printzipioen benetako ezarpenari buruz  erakunde nazionalek zein nazioartekoek adierazitako gomendioak.

  • Erantzun ezin hobea ematea herritarren partaidetzaren arloan Herri Administrazioaren maila guztiek bete behar dituzten betekizun normatibo ugariei.

Tokiko Erakundeak

Gobernu Irekiaren arloko hainbat lege-betekizun betetzen lagundu zaitzakegu  (Gardentasuna, Herritarren Partaidetza, Kontuak Ematea, Lankidetza publiko-pribatua eta Open Data):


1. Gobiernu Irekia, Gardentasuna, Open Data eta Herritarren Partaidetza  

Zer egiten dugu?

Laguntza tekniko integrala ematea,  Gobernu Ireki, Gardentasun, Datu Ireki eta Herritarren partaidetza arloetan Euskadiko Toki Erakundeei buruzko  2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, ezartzen dituen  betekizunak betetzeko.


2. Publizitate aktiboa

Zer egiten dugu?

Laguntza ematea publizitate aktiboko derrigorrezko adierazleak lortzeko,  abenduaren 9ko 19/2013 Legean, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoan, jasotakoak. Era berean, laguntza ematea gardentasunaren arloan Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, eta Bizkaiko Gardentasunari buruzko 1/2016 Foru Arauak, otsailaren 17koak, ezartzen dituzten betekizunak betetzeko.

Zenbait adibide:

Laguntza teknikoa   Udala Zabaltzen Programari atxikitako erakundeen gardentasun aktiboko datuak lortzeko prozesuan (udalen zerrenda osoa).

Laguntza teknikoa  BiscayTIK Fundazioaren gardentasun aktiboko datuak lortzeko prozesuan.


3. Kalitate Instituzionalerako konpromiso, Jokabide eta Gobernu Onerako Kodea idaztea 

Zer egiten dugu?

Toki Entitateetarako jokabide-kodeak osatzea,  Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 35.artikuluan ezarritakoa oinarri hartuta.


4. Plangintza osatzea eta erabakiak hartzea  

Zer egiten dugu?

Arauak eta tresnak sortzea, toki-entitateen administrazioan eta gobernu-zereginetan burutu beharreko plangintza osatu eta erabakiak hartzeko.

Zenbait adibide:

Laguntza teknikoa Gardentasun, Gobernu Ireki eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudi Organikoa idazteko xedez. Basauriko  Udala.


5. Partaidetzarako urteko programak osatzea 

Zer egiten dugu?

Laguntza teknikoa ematea partaidetzarako urteko programak osatzeko xedez,  Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 72.artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zenbait adibide:

Gobernu Irekirako Estrategia. Basauriko Udala

Gobernu Irekiaren Gida Plana.  Getxoko Udala


6. Laguntza ematea araudiak zein ordenantzak idatzi eta onartzeko prozesuak diseinatu eta abian jartze aldera

Zer egiten dugu?

Ordenantzak eta Araudiak onartzea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 78.artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zenbait adibide:

Laguntza etxe-animalien ukantzari buruzko ordenantzaren aldaketan (Elorrioko Udala,  Basauriko Udala, Arrigorriagako Udala).

Aholkularitza kale-garbiketari buruzko ordenantzaren aldaketan. Tolosako Udala.


7. Laguntza ematea datu publikoak irekitzeko

Zer egiten dugu?

Beharrezko ekintzak sustatzea  datu publikoak irekitzeko prozesuetarako, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 59.artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zenbait adibide:

Gobiernu Irekirako Estrategia osatzea. Basauriko Udala


8. Partaidetza bidezko deliberazio- prozesuak diseinatu eta abian jartzea 

Zer egiten dugu?

Partaidetza-prozesuak abian jartzearen inguruko gai guztiez arduratzen gara, herritarrengana heltzeko asmoz hainbat teknika erabiliz eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 75.artikuluan xedatutakoa betetze aldera.

Zenbait adibide:

Bilboko Udaleko Barrutietako Kotseiluen funtzionamendua eta Araudia berrikusteko prozesua.

Auzoz Auzo Getxo Txukun. Partaidetza-programak.  Getxoko Udala

Kalean bertan neurriak hartzen.  Portugaleteko Udala

Arratiako Mankomunitatean gazte-enpleguari buruzko azterlana.

HAPO berraztertzeko prozesuan parte hartzea.  Basauriko Udala.

5. edukiontzia ezartzeari buruzko informazioa eta partaidetza.  Leioako Udala.

Partaidetzari buruzko Memoria osatzea.  Bilboko Udala eta Getxoko Udala

Berdintasun Plana osatzeko prozesuan parte hartzea.  Portugaleteko Udala.

Anezka-zerbitzua aukeratzeko partaidetza-prozesua. Galdakaoko Udala.

Inbertsio estrategikoen inguruko partaidetza-prozesua. Urnietako Udala.


9. Partaidetza bidezko aurrekontuak 

Zer egiten dugu?

Udal Aurrekontuen prestaketan herritarrek parte hartzeko prozesuak gauzatzea. Hasieratik zeharkako aholkularitza eskaintzen dugu prozesuaren diseinuan, dinamizazioan eta analisian, horretaz gain, bezeroa lagundu zein aholkatu egiten dugu prozesuaren fase guztietan. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 79. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita egiten dugu lan prozesu horietan guztietan. 

Zenbait adibide:

Partaidetza bidezko aurrekontuak osatzea. Basauriko Udala

Partaidetza bidezko aurrekontuak osatzea. Galdakaoko Udala

Partaidetza bidezko aurrekontuak osatzea. Berangoko Udala

Partaidetza bidezko aurrekontuak osatzea. Erandioko Udala

Partaidetza bidezko aurrekontuak osatzea.  Muskizko Udala

Partaidetza bidezko aurrekontuak osatzea.  Getxoko Udala


10. Zerbitzu-gutunak zein agiri baliokideak idaztea 

Zer egiten dugu?

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 45. artikuluan xedatutakoa betetzen laguntzea.


11. Kontuak emateko prozesuak 

Zer egiten dugu?

Mekanismoak diseinatu eta ezartzea, ordezkari publikoek kontuak eman ditzaten eta herritarrek ordezkarien kudeaketa azter dezaten.

Zenbait adibide:

Kontu publikoak emateko prozesua abiaraztea.  Berangoko Udala

Kontu publikoak emateko prozesua abiaraztea. Urdulizko Udala


12. Estrategia, Agintaldi, Legealdi eta Gobernu Planak osatu, horien jarraipena egin eta ebaluatzea

Zer egiten dugu?

Estrategia, Legealdi eta Gobernu Planak monitorizatzen eta ebaluatzen laguntzea.

Zenbait adibide:

Lankidetzarako II. Gida Plana ebaluatzea. Bilboko Udala

Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako III. Udal Plana. Bilboko Udala.


13. Teknologia berriak

Zer egiten dugu?

Teknologia berriak txertatzea  erabakitzeko prozesu zein esparru publikoetan  eta sare sozialak erabiltzea Toki Gobernu Irekiaren zerbitzuko tresna gisa.

Zenbait adibide:

PortugaleteOn herritarren partaidetzarako ataria diseinatu eta programatzea.  Portugaleteko Udala

ZurehitzaBasauri herritarren partaidetzarako ataria diseinatu eta programatzea. Basauriko Udala.

Getxo Txukun herritarren partaidetzarako ataria diseinatu eta programatzea.  Getxoko Udala.

 ElorriON (Elorrioko Udala) eta UgaON ( Ugaoko Udala) mugikorretarako app-ak garatzea.


14. Kudeaketari buruzko protokoloak eta gidaliburuak 

Zer egiten dugu?

Lan-protokoloak eta erabilera-gidaliburuak osatzea, Toki Entitateetan kudeaketa-eredu irekiak ezartze aldera.

Zenbait adibide:

Protokoloa, Gobernu Irekiaren printzipioak Toki Administrazioetan txertatzeari buruzkoa.

Gidaliburua,Toki Administrazioetan Kalitate Instituzionalerako Konpromiso, Jokabide eta Gobernu Onerako Kodea  ezartzeari buruzkoa.

Gidaliburua, udal-gardentasuna Toki Administrazioen eguneroko kudeaketaren barnean sartzeari buruzkoa.

Protokoloa, Agintaldi Planak eta Gobernu Planak osatzeari buruzkoa.

Gidaliburua,  udal-aurrekontuen prestaketanherritarren partaidetza txeratzeari buruzkoa.

Gidaliburua, udal-kudeaketan herritarrei  kontuak emateko prozedurak modu eraginkorrean txertatzeari buruzkoa.

Gidaliburua, Toki Administrazioen eguneroko kudeaketan sare sozialak erabiltzeari buruzkoa.

Gidaliburua,  antolamendu-egituren antolamenduan eta modernizazioan berrikuntza bultzatzeari buruzkoa.

Protokoloa:  udalen eguneroko kudeaketan herritarren partaidetza txertatzea, auzoak bizikidetza-esparru gisa.

Protokoloa,  hiri-plangintzan herritarren partaidetza txertatzeari buruzkoa.

Protokoloa,  Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen berrikuspen-prozesuetan herritarren partaidetza txertatzeari buruzkoa.

Protokoloa,  proiektu estrategikoen plangintzan herritarren partaietza txertatzeari buruzkoa.


15.Prestakuntza eta sentsibilizazioa 

Zer egiten dugu?

Sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardunaldiak eta ikastaroak antolatzea Gobernu Irekiaren, Gardentasunaren, Datu Irekien eta Herritarren Partaidetzaren inguruan.

Zenbait adibide:

Gobernu Irekiari buruzko jardunaldia   Partaidetzarako  Eskolarako. Portugaleteko Udala

Gobernu Irekiaren arloko prestakuntza-jardunaldia. Sestaoko Udala.

Aldundiak eta Gobernu Autonomoak

1. Honako gaiak bultzatzeko ekimenak diseinatu eta abia jartzea: administrazio elektronikoa, gardentasuna, gobernu irekia, entzuketa aktiboa eta herritarren partaidetza.

2. Laguntza tekniko integrala herritarren partaidetza, gardentasun eta gobernu onerako egituren eta prozesuen kudeaketa-lanetan.

3. Etengabeko berrikuntza sustatzea Herri Administrazioen kudeaketa-prozesuetan.

4. Kontuak eman eta politika publikoen jarraipena zein ebaluazioa egiteko mekanismoak ezartzea, kudeatzeko ardura duten gaien arloetan.

5. Jardunaldiak eta sentsibilizazio- zein prestakuntza-ikastaroak antolatzea ondoko gaiei buruz: Gobernu Irekia, Gardentasuna, Open Data eta Herritarren Partaidetza.

Beste erakunde batzuk

(Empresak, Fundazioak, Elkarteak, Sindikatuak, Unibertsitateak, eta abar)

1. Empresa-kudeaketarako eredu irekiak garatzea.

Zer egiten dugu?

Hainbat arlo sustatzen aritzen gara: gardentasuna, Gobernu Onerako kodeak, langileen, bezeroen eta erabiltzaileen partaidetza aktiboa, lankidetza eta baterako sorkuntza arlo publiko eta pribatuaren artean, Open Data, kontuak ematea eta komunikazio estrategikoa.

2. Lan-protokoloak eta erabilera-gidaliburuak prestatzea.

Zer egiten dugu?

Enpresa kudeaketarako eredu irekiak modu eraginkorrean ezartzen ditugu, eskaintzen diren produktuen eta zerbitzuen efikazia, eraginkortasuna, segurtasuna, fidagarritasuna eta kalitatea hobetzen laguntzen dutenak.

3. Sentsibilizazio eta prestakuntza-ikastaroak antolatzea enpresa-kudeaketarako eredu irekien inguruan.

Gure protokoloek konponbide arautu bat eskaintzen dute  kudeaketa-esparruetan herritarren partaidetza txertatzeko.

Proposamen malguak dira,  bezero bakoitzaren testuinguru zein eskakizunetara moldaerrazak.

1. Protokoloa, Toki Administrazioetan Gobernu Irekiaren printzipioak  txertatzeari buruzkoa.

2. Gidaliburua, Toki Administrazioetan Kalitate Instituzionalerako Konpromiso, Jokabide eta Gobernu Onerako Kodea  ezartzeari buruzkoa.

3. Gidaliburua, udal-gardentasuna Toki Administrazioen eguneroko kudeaketaren barnean sartzeari buruzkoa.

4. Protokoloa, Agintaldi Planak eta Gobernu Planak osatzeari buruzkoa.

5. Gidaliburua, udal-aurrekontuen prestaketan herritarren partaidetza  txertatzeari buruzkoa.

6. Gidaliburua, udal-kudeaketan herritarrei  kontuak emateko prozedurak modu eraginkorrean txertatzeari buruzkoa.

7. Gidaliburua,  Toki Administrazioen eguneroko kudeaketan  sare sozialak erabiltzeari buruzkoa.

8. Gidaliburua,  antolamendu-egituren antolamenduan eta modernizazioan berrikuntza bultzatzeari buruzkoa.

9. Protokoloa: udalen eguneroko kudeaketan herritarren partaidetza txertatzea, auzoak bizikidetza-esparru gisa.

10. Protokoloa,  hiri-plangintzan herritarren partaidetza txertatzeari buruzkoa.

11. Protokoloa, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen berrikuspen-prozesuetan  herritarren partaidetza txertatzeari buruzkoa.

12. Protokoloa,  proiektu estrategikoen plangintzan herritarren partaidetza txertatzeari buruzkoa.