Sozializatu
Bosgarren Edukiontzia
zeure udalerrian...


2020an Bizkaiko Foru Aldundiak 1.000.000 euro bideratuko ditu laguntzetarako hondakin organikoen bilketa lurraldean zabaltze eta hedatze aldera.


Ekonomi eta ingurune etekinak

Ba al zenekien konposta erabili egiten dela nekazaritzan, lorezaintzan eta obra zibilean ongarri gisa? Tratamendu honekin dirua aurrezten da hondakin guztiak baliatzen direlako.

Poltsa

Nori zuzentzen zaizkie diru-laguntza horiek?

Diru-laguntzak udal eta mankomunitateei zuzentzen zaizkie asmo hauek betetzeko:

Finantziazioa lortzea edukiontzi marroiak, konposta egiteko poltsak, etxez etxeko bilketarako ontziak, giltzak… erosteko.

Finantziazioa lortzea autokonpostagailuak eta birringailuak erosteko.

Finantziazioa lortzea herritarrentzako informazio-planak gauzatzeko gaikako hondakin bilketa ezartzeko helburuz.

Aukera eskaini nahi dizugu zeure udalerrian, bosgarren edukiontzia gai hartuta, herritarrentzako informazio-planak abian jartzeko, Aldundiak diru-laguntzetarako eskaintzen dituen lerroen bitartez. *

Lorea

* Diru-laguntzak konkurrentzia lehiakorraren araubidearen arabera banatuko dira udalen, mankomunitateen nahiz arlo horretan aritzen diren eta udal-titulartasuna duten pertsona juridikoen artean.

Zergatik sozializatu bosgarren edukiontzia geure udalerrian?

Bosgarren edukiontzia sukaldean nahiz lorategian sortutako biohondakina edota hondakin organikoa birziklatzeko erabiltzen da. Sortzen ditugun hondakin guztien %40 materia organikoa da, hortxe dago egoki tratatzearen garrantzia ingurunean duen inpaktua ekiditeko.

Hala ere, gure auzokideentzat ez da beti erraza jakitea zein hondakin utzi behar diren edukiontzi marroian ezta zein abantaila eskaintzen dituen horren erabilerak ere.

Funtsezko jotzen dugu bosgarren edukiontzia sozializatzea berariazko kanpaina baten bitartez honakoak lortzeko oinarrizko tresna gisa:

Murriztea

Murriztea: zabortegietara heltzen diren hondakinak murriztea.

Aurre egitea

Aurre egitea: Aldaketa Klimatikoari aurre egitea, karbono dioxidoaren (CO2) eta berotegi-efektua duten gainontzeko gasen isurketak gutxituz.

Ekoiztea

Ekoiztea: energia berriztagarria (biogas metro kubiko bat gasoleo 0,6 litroren baliokidea da) eta emendakin organikoa (lurzoruak hobetu eta landareentzako mantenugaiak suspertzen dituen sustantzia bat) ekoiztea.

Akiditea

Akiditea: lurzoru, ubide eta akuiferoen kutsadura ekiditea.

Ahalbidetzea

Ahalbidetzea hondakinen bestelako atalen tratamendu hobea ahalbidetzea.

Aurreztea

Aurreztea hondakinen prozesamenduan kostuak aurreztea.

Zertan datza bosgarren edukiontzia sozializatzea?

Partaidetza eraginkorrerako metodologia bat biltzen duen kanpaina baten bitartez bakarrik eragin diezaiokegu biztanleen ohitura eta usadioen aldaketari. Hori dela-eta, Bizkaiko zenbait udalerritan kontrastatu diren hainbat ekimenen katalogoa aurkezten dugu; ekimen horiei esker bosgarren edukiontziaren eguneroko erabilera handitzeaz gain, horren balioa nabarmendu egin da eta herritarrak ahaldundu egin dira merkataritza- zein etxe-arloan sortzen diren hondakinen kudeaketaren eragile arduradun gisa.

Informazio modu erakargarriagoan hurbiltzeko gamifikazio-teknikak txertatzen ditugu.

Nola lagundu diezazukegu?

Aspalditik ari gara lanean zenbait udalerritan honako ekintza hauek gauzatzen:

Publizitatea espazio publikoetan

Publizitatea espazio publikoetan: diseinu erakargarriak erabiliz bosgarren edukiontzia ezagutarazten duten publizitate-materialak diseinatu eta egitea markesinetarako eta udal-ekipamenduetako publizitate-espazioetarako.

Informazio-materialak

Informazio-materialak: kanpaina aurkeztu eta herritarrak bertan parte hartzera animatzen duten liburuxkak, triptikoak eta kartelak diseinatu eta egitea.

Posizionamendua Gizarte Sareetan eta webguneetan

Posizionamendua Gizarte Sareetan eta webguneetan: bosgarren edukiontziaren kanpaina bultzatu eta biral bilakatzeko asmoz, edukiak diseinatu eta egitea Toki Entitateen 2.0 kanaletarako eta erakunde-sareetarako.

Tokiko Merkataritza-sektorea kanpainaren partaide egitea

Tokiko Merkataritza-sektorea kanpainaren partaide egitea: bosgarren edukiontziaren erabilera sustatzea udalerriaren bizitzaren eragile estrategikoen inplikazioa lortuz, hala nola tokiko merkataritza-sektorearena.

Partaidetzarako karpak

Partaidetzarako karpak: informazio-karpak kokatzea goizeko eta arratsaldeko ordutegian. Karpetan bi pertsona dinamizatzaile izaten dira gidari eta ekimena ikusarazten, zalantzak argitzen eta kit organikoa banatzen aritzen dira (kit organikoa: ontzi aireztatu bat etxean hondakinak batzeko, 150 poltsa biodegradagarri, zer birzikla daitekeen jakiteko imana eta edukiontzi marroia irekitzeko glitza elektronikoak…). Elementu berritzaile giza, gamifikazio teknikak txertatzen ditugu, prozesua erakargarriagoa egiteko.

Hitzaldiak hezkuntza-zentroetan

Hitzaldiak hezkuntza-zentroetan: 50 minutuko saio pedagogikoak ikasleei zuzenduta. Bertan, parte hartzeko dinamikak eta sormenezko hitzaldiak gauzatzen dira bosgarren edukiontzia gai hartuta.

Neurri osagarriak

Neurri osagarriak: bosgarren edukiontziaren erabiltzaileei hobaria ematea tokiko saltokietan gastatzeko hainbat bonuren bitartez, liburuxkak postontziratzea, bisitaldiak birziklatze-plantetara…

Jar zaitez gurekin harremanetan


Esaguzu zein den zeure posta elektronikoa eta zurekin jarriko gara harremanetan hitzordua zehazteko.



Tech Crunch

"Leioan burutu ziren ekintzei esker, zerbitzuaren lehenengo funtzionamendu-urtean bakarrik udalerriko etxeen % 10ek eman zuten izena."
Leioako Udala

2020ko diru-laguntzak, etxeko hondakinen zati organikoaren bilketa selektiborako edukiontzia (norberaren neurrirako 5. edukiontzia) ezartzekoak.